Ekintza mordoa, azaroko kultur agendetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

Olatz Salvadorrek 'Aho Uhal' diskoa aurkeztuko du hilaren 25ean, Biterin.

Eskaintza zabala aurkeztu dute hilabete honetarako: antzerkia, musika, dantza, zinea eta beste asko izango dira azaroko protagonistak. 

Kultur agenda zabala aurkeztu dute Astigarragan zein Hernanin hilabete honetarako. Denetarik ikusteko aukera izango da: dantza emanaldiak, musika, antzerkiak, zinea, dokumentalen proiekzioak, eta beste asko. Gainera, egitaraua herritar guztiei zuzendu diete; alegia, haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat egongo da zeregina. Gainera, ekintzez gain, erakusketak eta tailerrak ere prestatu dituzte. Ikusgai daude guztiak Kronikako webgunean, www.astigarraga.eus, eta www.kultura.hernani.eus web orrietan.  

Antzerkiak pisua izango du hilabete honetan. Hain justu, antzerki zikloa izango da Hernanin. Biterin proiektatuko dituzte pelikula guztiak hiru egunez: azaroaren 16an, Ameriketako bidaia; hilaren 17an, Shakespeare en Berlin; eta 18an, berriz, Lubakki lainotsua. Gainera, zikloko agendatik kanpo, Alpha. Ganso&Cía haur antzerkia ere izango da hilaren 20an, Biterin. Bestalde, Astigarragan ere izango da antzerkia. Hilaren 12an, Porno versus Afrodita antzerki musikatua aurkeztuko dute Erriberan; azaroaren 26an, aldiz, Evaren alabak kale antzerkia izango da Foru Plazan.


Horrekin batera, Santa Zezilia egunaren bueltan, beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Aiztondo eta Kantuz abesbatzek kontzertua eskainiko dute hilak 19an Biterin, eta hilak 20an, berriz, Erriberan. Horrez gain, azaroaren 20an, Hernaniko Txistulari Bandak eta beste bi tronpeta-jolek emanaldia izango dute 12:00etan, herri erdigunean; eta, arratsaldean, 19:00etan, Hernaniko Musika Bandaren eta Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen txanda helduko da, Atsegindegin. 

Urteurrenak eta ospakizunak
Ospakizunak egiteko hilabetea ere izango da oraingoa. Izan ere, Xaguxar Aisialdi Elkarteak 30 urte bete ditu aurten, eta, horren bueltan, hainbat ekintza prestatu dituzte zenbait egunetarako. Zehazki, azaroaren 20an, 21ean eta 22an izango dira festa egunak. Puzgarriak, jolasak, txokolate-jatea, dokumentalaren proiekzioa eta beste asko izango dira. 

Sarrerak eta gonbidapenak eskuragai Biterin, Erriberan eta interneten: 
'kultura.hernani.eus' eta 'astigarraga.eus'

IV. Sagardo foruma, azaroan
Laugarren edizioa izango du Sagardo Forumak aurten, eta hilabete honetan izango da, azaroan. Lau atal bereizi dituzte: sagarra eta sagardoari buruzko jardunaldi teknikoak, sagasti eta sagardotegietara bisitak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, eta Nazioarteko Sagardo Azoka.  Sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari eta turismoari buruzko jardunaldia izango da, hain zuzen. Gainera, jardunaldi tekniko horiek bertako zein nazioarteko adituek landuko dituzte. 


Bi egun izango dituzte Astigarragan, gaian sakontzeko: hilaren 18a eta 19a. Hitzaldiak antolatu dituzte sagarraren, sagardoaren eta sagardotegien baliabide turistikoen gainean, azken urteotan izan zen ibilbideari buruz aritzeko. 

 

Sarrerak eta gonbidapenak
Antolatutako ekintzen barruan, batzuk gonbidapena behar dute eta beste batzuetarako, aldiz, beharrezkoa izango da sarrera erostea. Astigarragakoak eskuratzeko, hauxe da bidea: www.astigarraga.eus webgunean; Erriberan, arratsaldez; emanaldiaren egunean, Erriberako leihatilan, ordubete lehenago.

Herananiko jardueren kasuan, batzuk Biteriko leihatilan eskuratu ahal izango dira eta bestea batzuk, berriz, www.kultura.hernani.eus webgunean.

 

 

HERNANIKO AGENDA

8-12 MENDIZALEEN ASTEA.
9 mintegia: Emakumeen euskal literatura, 'Ene baitan bizi da' (Maddi Ane Txoperena), 19:00, Biterin.
10 literatur solasaldia: 'Azúcar quemado' (Avni Doshi), 19:00, liburutegian.
10 literatur solasaldia: 'Munduko tokirik ederrena' (Iñigo Aranbarri), 19:00, liburutegian.
19 MUSIKA, SANTA ZEZILIA: Aiztondo eta Kantuz abesbatzak, 19:00, Biterin.
20 HAUR ANTZERKIA, 'Alpha. Ganso&Cía', 12:00, Biterin.
20 MUSIKA, SANTA ZEZILIA: Hernaniko Txistulari Banda eta 2 tronpeta-jole, 12:00, erdigunean.
20 MUSIKA, SANTA ZEZILIA: Hernaniko Musika Banda, Aldapeko Basque Latin Jazz, 19:00, Atsegindegin.
25 MUSIKALEAN: Musika Eskolako ikasleak, herrian barrena.
25 MUSIKA: Olatz Salvador, 19:30, Biterin. 
30 IPUIN KONTAKETA, Ixabel Agirresarobe, 17:30 eta 18:15, Biterin.
ANTZERKI ZIKLOA
16 ANTZERKIA, 'Ameriketako bidaia'.
17 ANTZERKIA, 'Shakespeare en Berlin'.
18, ANTZERKIA, 'Lubaki lainotsua'.
*Sarrerak salgai gaurtik: Biteriko leihatilan; edo, bestela, online 
'kultura.hernani.eus' webgunean. 
ERAKUSKETAK
2-19 ERAKUSKETA: Pintura, Peio Goello, Biterin.
30 - abenduak 8 ERAKUSKETA: 'Burgosko prozesua. Frankismoari epaiketa', Biterin.

GAZTELEKUA
4 INTERESGUNEAK, gazteekin batera abenduko egitarauaren prestakuntza, 17:30-19:30, Gaztelekuan. 
6 irteera: eskalada, Donostiako Pio Baroja kiroldegia, 16:30-19:00. 
*Parte hartzeko, 5 euroko fidantza eman behar da aurretik. 
11,12 TAILERRA: Papiroflexia, 17:30-19:30, Gatzelekaun.
16-19 HAUSNARKETA SAIOA: #hgazteeneskubideak, haurren eta nerabeen eskubideen gaineko gogoeta, 17:30-19:30, Gaztelekuan.
28 zINEA: 'Akelarre', 17:30-19:30, Gaztelekuan.

 

ASTIGARRAGAKO AGENDA

4 Ipuin kontalaria: 'Kamila Zebra' (Marisa Nuñez), Lur Kortaren eskutik, 17:00, liburutegian.
4 solasgunea: 'Zaintza eta erantzunkidetasuna', 17:30-20:00, Emakumeon etxean.
5 DOKUMENTALA: 'Paperezko hegoak', Egunkariaren itxierari buruzko dokumentala, 20:00, Erriberan.
6 Hitzaldia: Adierazpen Hizkuntzaren Arazo Espezifikoa (AHAE) nahasmenduari buruzkoa, 11:15, Erriberan.
7 ZINEA: 'Aita zonbia naiz', 16:30, Erriberan.
11 solasgunea: 'Zaintza eta erantzunkidetasuna', 17:30-20:00, Emakumeon etxean.
18, 19 IV.SAGARDO FORUMa: sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari eta turismoari buruzko jardunaldia, Erriberan. 
12 antzerki musikatua: 'Porno versus Afrodita', 13:00etan eta 20:00etan, Erriberan.
14 TXONTXONGILOAK: 'Noraren sekretua', 17:00, Erriberan.
15 DANTZA LATINOAK, 19:30, Erriberan.
18 ZILEGI ESKOLA: Mikologia saioa, 09:30etan eta 18:00etan, AEKn.
20, XAGUXAR ELKARTEAK 30 URTE: haurrentzako jolasak eta puzgarriak, 11:00-14:00, 16:00-20:00, Foru Plazan.
20, XAGUXAR ELKARTEAK 30 URTE: goizean pintxoak eta gero, txokolate-jatea, 18:00etan, Foru Plazan.
20 MUSIKA, SANTA ZEZILIA: Aiztondo eta Kantuz abesbatzak, 19:00, Andre Mari elizan.
21, XAGUXAR ELKARTEAK 30 URTE: Xaguxarren historiari buruzko dokumentala, 18:00, Erriberan.
22  XAGUXAR ELKARTEAK 30 URTE: argazki-erakusketaren irekiera, Erriberan.
22 solasgunea: 'Amatasunaren gaineko esperientzia eta gaiak', 18:00, Emakumeon etxean.
22 LITERATUR SOLASALDIA: 'Fugas' (James Rhodes), Jorge Carrerok zuzenduta, 19:30, liburutegian.
25 HITZALDIA: 'Sexualitatea pubertaroan: segurtasunez eskuhartzeko oinarriak', 17:30, Erriberan.
26 KALE ANTZERKIA: 'Evaren alabak', 19:00, Foru Plazan.
27 Dantza/proiekzioa: 'Emakumeak', 19:00, Erriberan.
28 musika: Txirrixkla Elkarteko txistulariak, diana 09:30 herrian barrena; kontzertua, 13:00, Emakumeon plazan. 
28 ZINEA: 'Zutik', 16:30; 'Nora', 19:00, Erriberan.
TAILERRAK
2, 16, 30 Zaintzailea zainduz 16:00-18:00 eta 18:00-20:00, Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!