Bizilagunak ekimenak elkartuko ditu bertako familiak eta migratzaileak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 1a, 00:00

Azaroaren 14an etxeetan ospatzeaz gain, berdegune, parke eta merenderoetan ospatu nahi da.

Azaroaren 14an, igandean, Bizilagunak egitasmoak, berriz ere, mahai-inguru batean bilduko ditu familia gipuzkoar eta migratzaileak bazkari multikultural batez gozatzeko.


Ekimenaren helburua suerta daitezkeen estereotipo eta aurreiritziak apurtzea eta herritarrei, Gipuzkoa osoko herrietan bizi diren bizilagunak hobeto ezagutzeko aukera luzatzea da.


Covid-19a dela-eta, ingurune itxietan bilerak saihesteko murrizketak eta gomendioak kontutan izanik, edizio hau berritasun batekin planteatu nahi izan da: otorduak hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan egiteko gonbita luzatu da. Halere, partehartzaileek nahiago badute, etxeetan biltzeko aukera ere izango dute.

 

Jaioterriko plater edota janari tipikoak prestatuko dira
Urtero bezala, familia bakoitza bere jaioterriko plater edota janari tipikoak prestatzeaz arduratu beharko da. Gainera, bi familien arteko ezagutza bideratzeko, gonbidatuek dinamizatzaile baten laguntza izango dute.

Partehartzeko izena eman behar da
Familia kontsideratzen diren pertsona guztiek har dezakete parte. Familiatzat elkarrekin lotura edo ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagoko taldeari deritzaie. Parte hartu nahi dutenek, izena eman eta anfitrioi edota gonbidatu gisa parte hartu nahi duten adierazi beharko dute. Izena emateko, Buruntzaldeakoek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) mezu elektronikoa idatzi dezakete: buruntzaldea.bizilagunak@sosracismo.eu edo 671 116 414 telefonora deitu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!