Santu Guztien Egunean gaur, mezak eta hilerrira joateko hitzordua hildakoak gogoratzera

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 1a, 00:00

Falta diren senitartekoak, lagunak eta ezagunak izango dira gogoan eta hilerrietan jendea espero da. Astigarragan hilerrian egingo da meza.

Egun seinalatua da gaurkoa: Santu Guztien Eguna. Falta di­ren senitartekoak, lagunak, eza­gunak... izango dituzte go­go­an Urumea bailarako biztanleek. Lore eskaintza ohikoa izaten da gaurko egunez; hilerria kolo­rez janzten da he­rritarrek ematen dituzten lore sorta eta zen­troekin. Egunean bertan egiten dute gehienek hi­le­rrirako bidea; izaten da ordea, aurretik dena prest izatea gus­tatzen zaionik: panteoia edo ni­txoa txukundu, lorez jantzi... Atzo mugimendua nabari zen herriko lora dendentan. 


Santu Guztien Egunean ere mezak ez dira faltako. Jaiegunetako meza orduetan izango dira ospakizunak ondorengo eliza hauetan: 09:30etan, Agustinetakoan; 10:00etan, Ereñotzukoan; 11:00etan, Floridan; eta, 12:00etan, San Joan Bataiatzailearenekoan. Astigarragan ere meza izango da Santu Guztien egunean, hilerrian bertan, goizeko 11:00etan.

Bihar, hildako guztien egunean ere mezak
Bihar, azaroaren 2an hildako guztien izenean ospatuko dira goizeko 09:00etan Agustinetan; eta, 19:00etan, berriz, San Joan Bataiatzailea parrokian.
Ereñotzuko eta Floridako parrokietan Santu Guztien egunean izango dira gogoratuak (10:00etan eta 11:00etan, alegia).  


Horrekin batera, Covid-19aren izurritea dela-eta, arropategiko zerbitzua bertan-behera geratu zen. Bada, bihar azaroaren 2an abian jarriko da berriro martxan: arropa-bilketa astearte goizean egingo da, 09:30etatik 12:00etara. Arropa-banaketerako hitzordua, etzi jarri dute: arratsaldeko 15:30etatik 17:30etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!