Realaren eta Athletic-en derbiak gaur bertsotan izango du aurrekoa Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 31a, 00:00

Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren hamazazpigarren edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Hernaniko Udalaren eta Usandizaga Institutuaren laguntzarekin. Gaur izango da bertso saioa, eguerdiko 12:00etan, Biterin. Anoetan jokatuko dute Realak eta Athleticek gizonezkoen ligako norgehiagoka gaueko 21:00etan. Aurretik, ordea, elkarri hitza pasaz, kantuan izango dira sei bertsolari: Jone Uria, Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!