Errigorako saskiak eskatu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 29a, 00:00

Martxan da, dagoeneko, Errigoraren udazkeneko kanpaina. Azaroaren 11ra arte egongo da irekita eskaerak egiteko epea. Goizuetan, Amaia kafetegian, estankoan eta arropa dendan eskatu daitezke. Hernanin, berriz, AEK euskaltegira bertaratuta egin daiteke eskaria. Eta bestela, online ere egin daiteke errigora.eus webgunean. Hiru saski daude aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Horien balioaren %25 Nafarroa hegoalde erdialdeko euskalgintzara bideratuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!