Santu Guztien Egunean, mezak izango dira bailarako elizetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 29a, 00:00

Astelehenean, azaroaren 1ean, mezak izango dira Hernanin, Ereñotzun eta Astigarragan.

Datorren astelehenean, Santu Guztien Egunean, jaiegunetako meza orduetan izango dira ospakizunak ondorengo eliza hauetan: 09:30etan, Agustinetakoan; 10:00etan, Ereñotzukoan; 11:00etan, Floridan; eta, 12:00etan, San Joan Bataiatzailearenekoan. Astigarragan ere meza izango da Santu Guztien egunean, hilerrian bertan, goizeko 11:00etan.

Asteartean, azaroaren 2an hildako guztien izenean ospatuko dira goizeko 09:00etan Agustinetan; eta, arratsaldeko 19:00etan, berriz, San Joan Bataiatzailea parrokian.

Ereñotzuko eta Floridako parrokietan Santu Guztien egunean izango dira gogoratuak (10:00etan eta 11:00etan, alegia).   

Horrekin batera, Covid-19aren izurritea dela-eta, arropategiko zerbitzua bertan-behera geratu zen. Bada, azaroaren 2an abian jarriko da berriro martxan: arropa-bilketa astearte goizean egingo da, 09:30etatik 12:00ak arte. Arropa-banaketerako hitzordua, asteazken arratsalderako jarri dute: 15:30etatik 17:30ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!