Greba LABek deituta, helduen egoitzetan

Kronika - Erredakzioa 2021eko urriaren 28a

Helduen egoitzetako langileen, egoiliarren eta jendartearen defentsan, LABek bi greba egun deitu ditu gaurko eta azaroaren 12rako. «Antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, ezinbestekoa baita denon inplikazioa egoera irauli nahi badugu». LAB sindikatuak adierazi duenez, «Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera lotsagarria da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!