Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Iruñean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 00:00

2022ko udazkenean egingo da 18. edizioa, Getxon abiatuko da irailaren 24an eta abenduaren 18an amaituko da Nafarroa Arenan.

2022ko udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa aurrera eramateko erabakia hartu du Bertsozale Elkarteak. Getxon abiatuko da irailaren 24an eta, euskeraren lurralde osoa zeharkatu ostean, Iruñean hartuko du lur finalak, abenduaren 18an.

Ibiltaria da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Euskal Herrian zehar, herriz herri eragitea eta bertsolaritza sustatzea da Bertsozale Elkartearen helburua. Ondorioak nabariak izan ohi dira: zaletasuna areagotzen da, bertso eskolentzat bizigarri dira eta ilusio piztaile da tokian tokiko bertsogintzan.

Xede horrekin eta Iruñean Nafarroa Arenak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako beharrezkoak diren azpiegiturak eskaintzen dituela aztertu ondoren, Bertsozale Elkarteak finala bertan egiteko erabakia hartu du. Txapelketaren finalak Donostian errotuta egotetik (1935-2001), beste lurralde batean eragin asmoz, finala Barakaldoko BEC-en egitea erabaki zuen Bertsozale Elkarteak 2005 urtean eta orain Iruñeara egingo du salto.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!