Andoaingo txirrindulari eskolak deia, bailarakoei

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Ostegun honetan hasiko dituzte entrenamenduak, eta txirrindulariak hartzeko prest azaldu dira eskolakoak.

Andoaingo txrrindulari eskolakoek ostegun honetan hasiko dituzte entrenamenduak, eta deia luzatu diete Hernaniko txirrundulariei, haiekin bat egiteko. Astero izango dituzte entrenamendu saioak, ostegunetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean, Andoaingo Arrate Pilotalekuan. 


Dagoeneko badira kadete eta junior mailako zenbait txirrin­dulari hernaniar, Andoaingo txi­rrindulari eskolak. Baina hemendik aurrera, gaztetxoagoak ere hartuko dituzte taldean.

Deialdia, 9 urtetik gorakoei
Hori horrela, 9 urtetik gorakoei zuzendu diete deialdia, eta, interesa dutenentzat, bi bide jarri dituzte aukeran, informazio gehiago lortzeko: info@andoaingo.eus helbide elektronikora idatzita; edo, bestela, 688 607 024 telefonora deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!