Bigarren garaipena, Hernaniko mutilek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

49-66 nagusitu ziren Bosteko Irauliren kantxan. Mundarroko neskek, berriz, 42-49 galdu zuen etxean, Takeren kontra. 

Denboraldiko bigarren garaipe­na lortu zuen Hernanik, larunbat arratsaldean, mutilen Gipuzkoako le­henengo mailan: 49-66 nagu­situ zen Do­­nostian, Boste­ko Irauliren kan­txan. Primeran ekin zioten her­­naniarrek, aurreneko laurdenean 10-20 aurreratuta; eta atse­denaldira 23-34 iritsi ondoren, hirugarren laurdenean utzi zuten partidua erabakita (32-52).


Mundarrok, aldiz, ezin izan zuen estreinako garaipena lortu, ostiralean, nesken Gipuzkoako lehenengo mailan. 42-49 galdu zuen etxean, Takeren kontra. Ondo ekin zioten, eta aurreneko laurdenean 12-8 nagusi izan ondoren, aurretik iritsi ziren atsedenaldira (22-21). Baina aldageletatik bueltan, gehiago izan ziren tolosarrak, eta ihes egin zi­en garaipenak astigartarrei

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!