Eliteko finalean, Arrieta eta Irazustabarrena

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Euskal Herriko Elite Txapelketaren finalera sailkatu dira biak, eta elkarren kontra ariko dira, Martinekin eta Mendizabalekin.

Emakumezkoen Euskal Herriko Elite Txapelketa ari dira jokatzen Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrak; eta biak sailkatu dira final haundira. Elkarren kontra ariko dira, final horretan: Nagore Martinekin jokatuko du Arrietak, eta Maider Mendizabalekin Irazustabarrenak.

Bikoteak aldatuz aritu dira txapelketan zehar, eta ostiralean lortu zuen bigarren txartela Irazustabarrenak; hain justu, Mendizabalekin batera irabazita, Laura Saez eta Leire Galdosen kontra (30-19).

Gipuzkoako Txapelketan, be­rriz, jokatutako sei partiduetatik bi irabazi dituzte bailarako palistek. Nagusien bigarren mai­lakoa irabazi zuten Hernaniko Ekhine Balerdik eta Ainhoa Urienek (30-14); eta jubenilena Enara Macicior eta Alaitz Barrenetxea hernaniarrek (30-7). Aldiz, galdu egin zuten Laia Garmendia eta Irati Miner hernaniarrek, jubeniletan (15-30); Iker Zurutuzak eta Ander Arandiak, nagusien bigarren mailan (24-25); eta Eider Otaegi eta Eli Gutierrez hernaniarrek (20-30) eta Izaro Arraras eta Maialen Eldua astigartarrek (15-30), nagusien bigarren mailan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!