Finalera sailkatu da Ur Mia, Zarautzen 11-5 galdu zuen arren

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Sailkapenean berdinduta bukatu dute bi taldeek, baina beraien arteko partidetan 83 brila gehiago bota dituzte ereñotzuarrek, eta pasea lortu dute.

Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren finalean izango da Ur Mia, Elur Txorirekin batera, dato­rren igandean Altzan. Ereñotzu­arrek galdu egin zuten ligaxkako azkeneko partida, Zarautzen (11-5); eta berdinduta bukatu dute sailkapenean, bederatzi punturekin. Baina bien arteko aurreneko partidan, Ereñotzun, 108 brilaren aldea lortu zuen Ur Miak; eta asteburu honetan, Zarautzen 25 brila gehiago bakarrik bota dituzte zarauztarrek. Hori horrela, ereñotzuarrek lortu dute pasea, final haundira.

11-5eko emaitzak erakusten duena baino berdinduagoa izan zen partida, eta brila gutxiren aldearekin erabaki ziren puntu gehienak. Alde txiki horiek, ordea, zarauztarren aldekoak izan ziren gehienetan. Edonola ere, hasieratik zekiten brila kopuru totalean egongo zela finalerako txartela, eta sendo eutsi zioten ereñotzuarrek, pasea lortzeko.

Urumea bailarako bi taldeak, Ur Mia eta Elur Txori, sailkatu dira Beheko A eta B multzoetatik; eta Zerain eta Segura izango dira Goiko A eta B multzoetako finalistak. Lau taldeak ariko dira aurrez aurre, igandean Donostiako Altza auzoan jokatuko den finalean. Emakumezkoetan ez dago bailarako talderik, eta Ze­rain eta Billabona sailkatu di­ra, final horretarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!