Haurrentzako zein helduentzako pelikulak gaur, Biterin eta Erriberan, asteburua agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 24a, 00:00

'Maixabel' pelikulako protagonistak, Luis Tosar eta Blanca Portillo.

Astigarragan, 'Maixabel', eta 'D´Artagnan eta mosketxakurrak' izango dira; Hernanin, 'Donde caben 2' eta 'Cuatro chicos y esto'.

Pelikulaz betetako asteburua izan da oraingoa. Herenegun eta atzo, zinea izan zen Biterin.  Gaurko eta biharko ere, saioak antolatu dituzte Hernanin zein Astigarragan. Biterin, helduentzat, Donde caben 2 filma proiektatuko dute gaur, 19:30etan; eta bihar, berriz, ikusleen egunean, 16:30etan. Haurrentzat, Cuatro chicos y esto da asteburu honetarako proposamena. Gaur, 16:30etan izango da ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera.

Erriberako karteleran, bi pelikula daude gaurko: etxeko txikientzat, D´Artagnan eta mosketxakurrak 16:30etan; eta, helduentzat, Maixabel, 19:00etan.       

Sarrerak eskuragai egongo dira kulturguneetako lehiatilan, filma hasi aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!