6 hilabetetan luzatu du Gipuzkoak, TicketBAIren borondatezko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 24a, 00:00

TicketBai sistema, Hernaniko taberna batean.

Hori horrela, derrigorrezko epea datorren urteko, 2022ko, uztailaren 1ean hasiko da.

TicketBAI zerga betebehar berriaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundia Foru Agindu berria prestatzen ari da. Araudi berri horrek bi berritasun nagusi ditu. Alde batetik, sei hilabetetan luzatzen du TicketBAIren borondatezko epea kolektibo guztientzat. Hori horrela, derrigorrezko epea 2022ko uztailaren 1ean hasiko da. Horrekin batera, jakinarazi dutenez, egutegi berria laster argitaratuko da.

Beste alde batetik, adierazi dute erretiroa hartzetik gertu dauden pertsonak TicketBAItik salbuetsita uzteko neurriak hartzen ari dela Aldundia.

Sistema hau indarrean jartzen denean, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko dute fakturazio software bat. Sistema honi esker, foru ogasunei ahalbidetuko zaie zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, azken kontsumitzaileak dituzten jarduerenak (esaterako, saltokiak edo tabernak). Horrez gain, informazio hori erabiliko da zergadunei beraien zerga obligazioak betetzen laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!