30 intoxikazio kasu atzeman dira Gipuzkoa eta Bizkaiko 20 eskolatan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

12 herritako gaixoek sintoma arinak dituzte, hala nola azkura, narritadura edo eztarriko mina, eta bakarra artatu behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak histaminak eragindako intoxikazioarekin bateragarria den sintomatologia duten haurren kasuak identifikatu ditu Gipuzkoako eta Bizkaiko 20 ikastetxetan, sintoma arinak dituzten 30 bat pertsonarekin. Urumea bailarako inguruko herrietan atzeman dira. Produktu susmagarriaren kontsumoa kentzea kudeatu da, eta ikerketak irekita jarraitzen du.


Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzaren hipotesi nagusia da sukalde zentral batean egindako atun eta tomate plater batean dagoela intoxikazioaren jatorria.


Osasun Sailaren datuen arabera, Gipuzkoako 10 udalerritan eta Bizkaiko 2tan aurkitu dira kasuak, 20 hezkuntza-zentrotan banatuta. 30 bat pertsona dira kaltetuak, guztiak sintoma arinekin: azkura, narritadura eta eztarriko mina. Bakarra artatu behar izan dute osasun zentroan.


Jaurlaritzak kontrol neurriak hartu ditu kontsumitzaileen «elikadura segurtasuna bermatzeko». Ustezko intoxikazio fokua atzeman dute, elikagaien ibilbidea ikertu dute, eta elikagai susmagarriak kendu dituzte. Histamina intoxikazio kasu gehienak elikagaien kontsumoagatik gertatzen dira, gehienetan arrainarekin, tenperatura desegokian gorde edo modu desegokian erabiliak izan direlako

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!