Irazustabarrenak ere finalera nahi du sailkatu

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

Mallabian jokatzen den Euskal Herriko irekian Arrieta finalera sailkatuta dago eta Irazustabarrenak lortu nahi du sailkapena.

Pala partidu ezberdinak atzo hasi ziren jokatzen bailaran  hiru partidurekin eta gaur izango dute jarraipena beste lau partidurekin.

Esanguratsuena gaur, 12:00etan, jokatuko du Amaia Irazustabarrenak Mallabian Euskal Herriko Elite Txapelketan. Mendizabalekin batera, Galdos eta Saezen aurka jokatuko du. Mallabiako txapelketa honetan jardunaldiz jardunaldi bikoteak aldatzen dira eta bi aurrelari onenak eta bi atzelari onenak lortzen dute finalerako sailkapena.

Oraingoz, Ariane Arrieta atzelari hernaniarrak lortu zuen finalean sartzea aurreneko bi partiduak irabazi eta gero. Irazustabarrenak gaur irabazi beharko du postu hori. 

Bestetik, Hernaniko frontoian mutilen eta nesken Gipuzkoako txapelketan bi partidu jokatuko dira 10:30etan hasita eta Txomiñenen beste bat dago iragarrita Mundarro eta Su Berri 2ren artean ordu berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!