Irunen ariko dira gaur, Hernaniko mutil seniorrak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, jaurtiketa bat egiteko prest, Pulporen kontrako partiduan.

Artaleku kiroldegian jokatuko dute, Txingudiren kontra, 18:15etan hasita. 

Irunen daukate hitzordua gaur, Hernaniko mutil seniorrek, li­ga­ko laugarren partidua joka­tze­ko, Gipuzkoako bigarren mai­­lan: Txin­gudiren kontra ariko dira, Arta­­­leku kiroldegian, 18:15etan.

Aurreko asteburuan lortu zuten estreinako garaipena hernaniarrek, Urolari 34-21 nagusituta; eta horrek emandako konfiantzarekin joango dira Irunera. Ez daukate partidu erraza, edonola ere: jokatutako bi partiduak irabazi ditu Txingudik, hasi berri den denboraldian.
Jubenil mailako taldeei dagokienez, atsedena daukate Hernaniko neskek, eta Donostian jokatuko dute mutilek, Saiekoren kontra, La Salle kiroldegian; bihar izango da hori, 11:45etan.

Eta kadete mailan, Hernani­ko neskak izango dira etxean aritzen bakarrak. Leizaran hartuko dute gaur, 10:15etan kiroldegian. Mundarroko neskek, Elgoibarren jokatuko du­te bihar, 11:30etan Olaizaga ki­roldegian, Elgoibarren kontra. Eta Hernaniko mutilek, Eibarren daukate hitzordua gaur, 11:45etan Unibertsitate Laboralean, Arrate Eibarren kontra jokatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!