LHko hezkuntza zentroetan planto, maskarilla erababiltzearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00
Eserialdia atzo, Langile Ikastolako atarian, Laubidietan.

#HaurrakSOS lemapean, eserialdia izan zen atzo, maskarillaren erabileraren kontra.

Haurrak Ere Bai sareak ez dio justifikaziorik ikusten umeek aire zabalean maskarilla erabili behar izateari. Horregatik, horren aurka protesta egiteko,   ikastetxeetako atarian eserialdiak egiteko deia luzatu zuten joan den astean. Horren barruan, atzo, Urumea bailarako Lehen Hezkuntzako zenbait zentrotako ikasleek zein etxekoek egoera salatu zuten.

 

Maskarilla aire librean, ez

Arratsaldeko 16:30etan, eskolatik ateratzean, zentroko atarian planto egin zioten maskarilla erabiltzeari. Mobilizazio horrekin, salatu zuten eskolatik kanpo maskarilla derrigorrez erabili behar ez badute, ez duela zentzurik ikastolan, aire librean, erabilera derrigorrezkoa izatea. «Azken hezkuntza protokoloaren ostean zur eta lur gaude, ez baitiogu 6-12 urte bitarteko haurrek aire zabalean maskarillarekin egon beharraren argudioari zentzurik aurkitzen. Haurrak herriko parkeetan eta plazetan maskarillarik gabe baitabiltza», argudiatu zuten Haurrak Ere Bai sareko kideek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!