Semifinala gertu Expositok eta Markel Lizeagak, 'derbia' irabazita

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00
Markel Lizeaga hernaniarra, aurreko partidu batean.

Txomiñenen irabazi zuen CD Hernaniko bikoteak, Eñaut Lizeaga eta Oier Gurutzealderen kontra.

Ligaxkaren azken txanpan sartu da Gipuzkoako Binakako Txapelketa; eta joan den asteburuan, garaipen garrantzitsua lortu dute Hodei Exposito astigartarrak eta Markel Lizeaga hernaniarrak, bailarako derbian. CD Hernaniko bikotea 2-22 nagusitu zen Txomiñenen, Eñaut Lizeaga eta Oier Gurutzealde astigartarren kontra. Horrela, gertu dau­kate semifinaletara pasea, jar­dunaldi bakarraren faltan: 15 tanto lortu behar dituzte, azkeneko partidu horretan.

Irabazi egin zuten Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek eta Xabier Apaolaza eta Mikel Lasa seniorrek ere, eta partidurik galdu gabe jarraitzen dute. Baina, aldiz, galdu egin zuten Unax Manterola eta Oier Alegria jubenilek, Iñigo Urkizu eta Iñigo Labaka seniorrek, eta Xabier Salaberria eta Xabier Ortiz de Urbina seniorrek. Jubenilei asko zaildu zaie semifinaletara pasea, eta bi bikote seniorrek aukera guztiak galdu dituzte.

Gipuzkoako Errendimendu­ko Txapelketan, berriz, ondo ha­si dira pelotari hernaniarrak. 11 partidutik 7 irabazi dituzte. Lier Zugasti eta Ugaitz Barriola alebinek, eta Oier Macicior, Ekhi Oses, Manex Alberdi, Oinatz Gaskon eta Joseba Arretxe infantilek lortu dituzte garaipenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!