Nuta, gorputzaren bitartez, norberaren buruarekin konektatzeko espazio bat da; «norbere burua entzuteko, ezagutzeko, esploratzeko...»
Mota askotako saioak antolatzen ditu Akarregi Industrialdea 10 zenbakian dagoen Nuta Espazioak, hala nola yoga, dantza garaikidea, dantzak familian, dantza sortzailea, Feeldenkrais eta ahotsa, inprobisaketa eta ikastaro trinkoak, besteak beste. Azken aurrenari erreferentzia egin dio Nutak; «metodo somatiko bat da Feeldenkrais, garuna eta gorputzaren arteko konexioak berrantolatzen dituena. Ongizate psikologikoa bideratzen du. Honekin batera, ahotsa lantzen dugu, gure emozio eta bizipenek eragina baitute ahotsean».
Adin guztietarako saioak ditu Nuta Espazioak, txikienetik hasi eta helduenera arte; «hitz egiten dut bezeroekin, eta beharren arabera saio batzuetara bideratzen ditugu, esan daiteke, modu pertsonalizatu batean eskaintzen dugula zerbitzua».
Zaintza erdigunean jartzen du Nuta Espazioak, eta dio osasunak emozioetan eragin haundia duela;« zoriontsuagoak gara, enpatikoagoak eta irudimena ere lantzen dugu, eta hori benetan osasuna da».