Ibai Alba bosgarren, 15K-n

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

5 kilometrokoan Sergio Roman hirugarren sailkatu zen eta Peru Arregi laugarren.

Donostian Salto 15K lasterketa antolatu zen igandean eta bertan Ibai Alba hernaniarrak bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. Gainera, 40 urtetik gorako mailan podiumera igo zen hirugarren postuan. Hirugarren postuan ere joan zen lasterketan zehar, baina azkenean bosgarren amaitu zuen podiumetik 32 segundura.

23 astigartarrek, 21 hernaniarrek eta goizuetar batek amaitu zuten lasterketa. Beraz  bailarako 45 korrikalarik osatu zuten Donostiako kaleetan zehar lasterketa.

Bost kilometrokoa ere antolatu zen eta hemen Sergio Roman eta Peru Arregi hernaniarrek hirugarren eta laugarren amaitu zuten, hurrenez hurren. 14 hernaniar eta bi astigartarrek amaitu zuten ibilbidea.  Beraz, bailarako 60 korrikalari elkartu ziren Donostiako bi lasterketetan.

 

Bederatzi hernaniar irristaketa lasterketan

Irristaketa lasterketa ere antolatu zen Donostia 15K-n eta bertan bederatzi hernaniarrek hartu zuten parte. Guztira 200 partaide izan ziren eta hernaniarrik azkarrena Nagore Montes izan zen seigarren postuan amaituz nesketan eta 29. sailkapen orokorrean. Jorge Alzuri, Ion Casas eta Xabi Korta elkarrekin iritsi ziren 76, 77 eta 78 postuetan. Richard Bea 95garren postuan sailkatu zen, Jose Manuel Iglesias 111garren, Manuel Pérez 165garren, Sindy Santiago 188garren eta batera iritsi zen Garikoitz Astarbe bere semea, amari erritmoa jartzen. Ikuskizun ederra eman zuten irristaketan aritzen diren 200 kirolariek.

 

Hodei Lujanbio laugarren, Malagan

Bestetik, Hodei Lujanbio goizuetarra Malaga aldean, Los Tajos SkyRace mendi lasterketan aritu da. Espainiako Kopako azken lasterketa zen eta Espainiako Txapelketa, taldeka.

Hodei Lujanbiok 18 kilometroko open lasterketa hartu zuen parte eta ez 32 kilometroko luzean. Laugarren postuan amaitu zuen, ibilbidea amaitzeko, ordu bat 48 minutu eta 9 segunduko denbora eginez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!