Adituen arabera, gorputza mugimenduan jartzeak zoriontasuna, enpatia eta irudimena lantzea dakar

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00
Nuta Espazioan, dantza garaikideko saio batean. Argazkia: Helena Cancelo.

Gaurkoan, gorputza lantzeko eta hau osasuntsu mantentzeko zentroetan jarri du fokoa Kronikak. Psikologikoki eta emozionalki eragin positiboak ekartzen baititu, ariketa edo jarduera fisikoa praktikatzeak. 

Azken boladan, Kronikan, osasuna jarri dugu erdigunean, ariketa fisikoari eta elikadurari garrantzia emanez. Orain arte moduan, Kronika adituekin jarri da harremanetan, osasuntsu egoteko teknikak eta pausoez busti, eta hauek herritarrei helarazteko asmotan. Eta gaur egun arte landu ditugu; hortz klinikak, podologoak fisioterapeutak, osteopatak, dietetika eta nutrizio aholkuak, optikakoak, eta beste asko. 
Orain ordea, gorputza lantzeko eta hau osasuntsu mantentzeko zentroetan jarri dugu fokoa, ariketa fisikoaren garrantzia nolabait azpimarratzeko. 

Ariketa fisikoa, esaten diogu energia kontsumitzen duen gorputzeko borondatezko mugimendu orori. Eta hainbat dira ariketa fisikoa egitearen ondorio positiboak. Izan ere, adituek diote, frogatuta dagoela jarduera fisikoa maiztasunez egiteak «kardiopatia koronarioak eta istripu zerebrobaskularrak, hipertentsioa, koloneko minbizia, bularreko minbizia eta depresioa izateko arriskua gutxitzen dituela». Gainera, jarduera fisikoa faktore erabakigarria da energia kontsumitzeko, eta, beraz, ezinbestekoa, energia orekatzeko eta pisua kontrolatzeko. Horrez gain, jarduera fisikoak gozamena eta ongizatea eragiten du eta askotan, ariketa fisikoak badu zoriontasunean bere eragina. 
Mota askotako ariketa fisikoa egin daiteke, eta horretan espezializatutako zentroak badaude Urumea Bailaran, esaterako Nuta Espazioa; «gorputzaren bitartez norbere buruarekin konektatzeko espazioa da; «norbere burua entzuteko, esploratzeko...».

Zentro hauetan, lantzen da yoga, dantza garaikidea, eta beste hainbat ikastaro. Askotan, badirudi, osasuna gorputzean oinarrituta dagoela bakarrik, eta adituek diote, burmuinaren osasuna dela benetan garrantzitsua. Horretarako, yoga praktikatzea «ederra» da. Gorputz atalak lantzeaz gain, «burua eta arima» lantzen dira, lantzen den meditazio praktikaren bidez. Nutan, bi yoga mota eskaintzen dira, alde batetik, Kundalini; honekin energia lantzen da. Bestetik, yoga integrala dago; mugitzen dena integratu edo barneratzeko da. 

Dantza garaikideak presentzia nagusia izan ohi du ariketa fisikoa lantzen den zentroetan. Dantza mota hau espresiboa da, dantza mota askotako elementuak konbinatzen ditu, besteak beste, modernoa, jazz, lirikoa eta ballet klasikoa.  Hala ere, gaur egungo dantza garaikidea, estilo nahasketa eklektikoa da, koreografoek ballet, modernoa eta «postmodernoa» (dardara egiturarik gabe) nahasten dute koreografiarekin. Dantzari garaikide batzuek pertsonaiak, antzerki-gertaerak edo istorioak kontatzen dituzte, gorputzeko mugimenduekin.  Akarregiko Nuta espazioaren kasuan, lantzen da gorputza alderdi somatikotik; «badago koreografia bat, bai, baina beti gorputzaren ezagutzatik. Nutan dantza garaikidearekin, ikasten da gorputzarekin zerbait adierazten... norbere mugimendua eta dantza landuta». 

«Zentro hauetan lantzen dira yoga, dantza garaikidea, eta beste hainbat ikastaro»

 

Adinik ez,  ariketa fisikorako 

Egun bizi garen gizartean, esan daiteke, kirolaz edo ariketa fisikoaz hitz egiten denean, adin tarte zehatz bat datorkigula burura, eta gehienetan gaztea izan ohi da, hain zuzen 18tik 40 urtera bitartean. Hortik gora, badago nolabaiteko ezjakintasun bat, adinekoen ariketa fisikoan; ezin da jakin noraino den ona edo kaltegarria heldu batentzat ariketa fisikoa egitea, eta zein jarduera fisiko komeni zaien. 
Adituek diote, 65 urtetik gorako pertsonentzat, ariketa fisikoa egitean «malgutasuna eta mugikortasuna» lantzen dela. Eragin txikiko ariketa aerobikoak adinekoentzako entrenamendu baten oinarria izan behar du. Artikulazioak mugikor mantentzeko ariketa aerobikoez gain, 65 urtetik gorakoentzat indar entrenamenduak egokiak dira. Nutak aditzera eman du eskuartean daukaten proiektu bat dela 65 urtetik gorakoena; «hala ere gure zentroan eskaintzen diren hainbat saioetan parte hartzeko aukera dute, beti dira ongi etorriak». 
Adinekoez gain, adin txikiko haurrek beharrezkoa dute mugimendua, eta jarduera fisikoa lantzen den zentroetan, badago txikientzako tokia. Nutakek, jolasa eta mugimenduak nahastuz, esplorazioa lantzen dute: «gorputza garatzen ikasten dute eta hau ezagutzen». Zure adina edo egoera fisikoa edozein dela ere, garrantzitsua da mugitzea, hori baita benetako osasuna. 

Ondorioztatu daiteke beraz, ariketa edo jarduera fisikoa egiteak hamaika ondorio onuragarri eragiten dituela, horietako asko emozionalak eta mentalak dira, hala nola, zoriontasuna, enpatia, ongizatea... Nutaren kasuan, zaintza erdigunean jartzen dutela argi utzi dute; «espazio segurua da bezeroentzat, epaiketa gabekoa, bakoitzaren gorputzak esploratzeko eta ezagutzeko tartea ematen duena». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!