Denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Hernanik, mutil seniorretan, Gipuzkoako bigarren mailan. 34-21 nagusitu zitzaion Urolari, larunbat goizean, Hernaniko kiroldegian. Horrela, garaipen sendoa lortuta, seigarren postura igo dira sailkapenean, eta indarra hartu dute, datozen partiduei begira.
Bailarako gainerako talde guztiek, ordea, porrota jaso dute asteburuan. Jubeniletan, etxean galdu zuten Hernaniko mutilek, Urnietaren kontra (23-27); eta Ormaiztegin neskek (21-19). Kadeteetan, berriz, tanto bakarreko aldearekin galdu zuten bi taldeek: 16-17 Mundarroko neskek, Munttarperen kontra; eta 19-18 Hernaniko neskek, Ordiziaren kontra. Hernaniko mutil kadeteek, berriz, 12-31 galdu zuten Zarautzen kontra, etxean.