Hirugarren garaipena, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

Añorgan nagusitu zen talde astigartarra (49-54), eta hirugarren garaipena lortu zuen segidan. Hernanik, berriz, galdu egin zuen etxean.

Primerako martxa hartu du Mundarrok, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan; eta hirugarren garaipena lortu zuen segidan, larunbat arratsaldean Añor­gan: 49-54 nagusitu zitza­ion Añorgari. Ez zioten nahi bezain ondo ekin partiduari, eta aurreneko laurdenean sei punturen aldea hartu zuten añorgatarrek, markagailuan (25-19). Bai­­na hortik aurrera, partiduari buel­ta eman zioten. Defen­tsan lan haundia eginda, bi puntura mu­rriztu zuten aldea atsedenaldira iritsi aurretik (31-29); eta aurrea hartu zuten markagailuan, hiru­garren laurdenean (38-39). Az­­keneko 10 minutuetan, ordea, kos­ta egin zitzaien, eta aurrea har­tu zuen Añorgak, lau minuturen faltan (48-45). Baina 1-9ko partziala lortu zuten orduan, garaipena Astigarragara ekartzeko.

Hernaniri, ordea, kontrakoa gertatu zitzaion: azkeneko minutuetan egin zion ihes garaipenak, etxean, Donosti Dolphins taldearen kontra (53-60). Aurreneko laurden kaxkarraren ondo­ren (8-15), atzetik aurrera egin zuten hernaniarrek, eta 37-39 iri­tsi ziren azkeneko laurdenera. Eta lortu zuten markagailuan aurretik jartzea, zazpi minutu falta zirenean (46-44). Baina hortik aurrera, gehiago izan ziren donostiarrak, eta ezin izan zituzten gelditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!