Emakumeen topaketa gaur, Basakabin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00

Landa Eremuko Nazioarteko Egunaren harira, topaketa antolatu dute Leitzan, gaurko. Basakabin eginen dute, 10:00etan hasita; eta adin eta sektore guztietako emakumeak elkartuko dira, LAGA Gizarte Zerbitzuek eta Habelarte Mendialdeko Baserritarren Elkarteak antolatuta. Bertan landuko dute, aldaketa sozioekonomikoek paisaian eta bizitzan duten aztarna. Gotzone Sestorainek gidatuta, saio praktikoa eginen dute goizean. Ondoren, bertan bazkalduko dute, norberak etxetik eramandakoarekin. Eta arratsaldean, auzolanerako elkartuko dira berriro. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, 674 086 926 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!