Eñaut Lizeaga eta Gurutzealde, Exposito eta Lizeagaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00
Markel Lizeaga atzelaria.

Mundarro eta Hernani elkarren aurka ariko dira, gaur 10:00etan, Astigarragako Txomiñenen.

Derbi erabakiorra jokatuko da gaur, Txomiñenen, Mundarro eta Hernaniren artean, ohorezko mailako seniorretan. Eñaut Lizeaga eta Oier Gurutzealde, Hodei Exposito eta Markel Lizegaren kontra ariko dira gaur, Txomiñenen, 10:00etan.


Ohorezko mailako seniorren partidua da eta hernaniarrek irabazi beharra daukate finalerdiak jokatzeko aukerarekin jarraitu nahi badute. Mundarroko pelotariek ez dute aukerarik finalerdietara pasatzeko, orain arteko lau partiduak galduta. 


Hernanik bi partidu ditu irabaziak eta bi galduak; eta bigarren postuan berdinduta daude Pagazperekin, bi partiduren faltan. Tartaloetxe da liderra. 
Bestalde, Iturbe eta Azpeitia kadeteek gaur jokatuko dute Alegian, 10:30etan, Intxurre klubaren aurka. Partidurik galdu gabe jarraitu eta taldeko lider izaten jarraitzeko asmoz lehiatuko dira hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!