Irazustabarrena eta Arrieta garaile, Mallabian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 12a, 00:00
Ariane Arrieta eta Amaia Irazustabarrena, Eliteko txapelketan, Mallabian.

EH Eliteko txapelketan, 30-28 irabazi zuten hernaniarrek, larunbat arratsaldean. 

Partidu ugari izan dituzte asteburuan, bailarako pelotariek. Horietako batzuk, gainera, norgehiagoka bat baino gehiago jokatu dituzte bi egunetan. Ostiralean, Kepa Arroitajauregiren omenezko trinkete txapelketa izan zuten Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrutik, Abadiñon. Topaketa gogorra izan zen, lehia bizikoa; azkenean, 30-28 galdu zuten hernaniarrek, Sobrinoren eta Saezen aurka. 


Larunbat goizean, Gipuzkoako lehenengo mailan, Maider Huitzik eta Amaia Irazustabarrenak Su Berriren kontra neurtu zituzten indarrak, eta 30-25 galdu zuten. Arratsaldean, berriz, EH Elite mailan, Irazustabarrenak eta Arrietak beste partidu bat jokatu zuten Mallabian.  Emakumezkoen gomazko paletako txapelketa izan zen, eta Martin eta Saez izan zituzten aurkari. Maila bikaina erakutsi eta 30-28 irabazi zuten Hernanikoek.  


Gipuzkoako 2. mailan, derbia izan zuten Hernanik eta Mundarrok. Marina del Rio eta Izaro Arraras astigartarrek 5-30 galdu zuten Ekhine Balerdi eta Ainhoa Urien hernaniarren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!