Jubenilek etxean gaur, Legazpiren kontra

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 9a, 00:00

Hernanik eta Mundarrok atzo jokatu zuten derbia.

Mutil senior taldeak ere gaur jokatuko du, baina Lezon ariko da Munttarperen pistan.

Atzo arratsaldean Hernani eta Mundarro taldeetako kadete neskek derbia jokatu eta gero, gaur Hernaniko jubenil neskek etxean Legazpi taldea izango dute arerio. Kiroldegiko lehenengo pistan neurtuko dituzte indarrak bi taldeek, 18:45etatik aurrera. Aurtengo denboraldiko hirugarren partidua izango da eta ez batak, ez besteak ez du garaipenik ezagutzen. Beraz, bi taldeak aurreneko garaipenaren bila irtengo dira pistara.

Aurreneko garaipena ere nahi dutenak senior mutilen taldeko jokalari eta entrenatzailea dira. Aurreko astean lehendabiziko partidua galdu eta gero, Pulporen aurka, gaur Lezon jokatuko dute, 18:00etatik aurrera bertako Munttarpe taldearen aurka. Talde sendoa da eta lehendabiziko partiduan irabazi egin zuten, 30-31 Bergararen kontra. 

Jubenil eta kadete mutilak, seniorrak bezala, bisitari bezala ariko dira gaur goizean, Ormaiztegin eta Zumarragan, hurrenez hurren. Jubenilek 10:00etan dute partidua eta kadeteek, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!