Norgehiagoka ugari jokatuko dira gaur eta bihar, eta garaipenaren bila joango dira bailarako jokalariak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 9a, 00:00

Ainhoa Ortiz de Urbina jokalaria, baloia jaurtitzen

Hernaniko Ohorezko Erregionalak bihar jokatuko du, 17:00etan Zubipen, Mondragonen aurka. Mundarroko bi talde nagusiak eta Hernaniko neskak etxetik kanpora ariko dira asteburuan.

Gaur eta bihar, jardunaldi berri bateko partiduak jokatuko dira Zubipen, Zarkumendegin eta etxetik kanpora iragarrita dauden partiduetan. Ohorezko mutilek, bihar arratsaldeko 17:00etan jokatuko dute, eta arrasatearrak hartuko dituzte Zubipen. Mutil berdeek, orain arte, lau partidutatik ez dute bakarra ere galdu eta bide horretatik jarraitzeko asmotan, Mondragonen aurka indarrak neurtzeko gogotsu daude.

Bestetik, gaur eguerdiko 12:00etan Ohorezko mailako neska hernaniarrek, Zumaia bisitatuko dute, eta pasa den asteburuan bigarren garaipena lortu zutela kontutan izanik, gaur dena emango dute, hirugarren garaipena eskuratzeko.

Mundarroko erregional preferenteko neskek, gaur indarrak neurtuko dituzte Intxaurdiko nesken aurka, Hondarribian, arratsaldeko 15:30etan hasita, eta maila bereko neska berdeek aldiz, goizean izango dute partidua, Oriokoren aurka, etxean. Goizeko 11:00etan hasiko da norgehiagoka.

Preferente mailan, Mundarroko mutilek, Tolosaren aurka neurtuko dituzte indarrak, bihar, eguerdiko 12:00etan hasita, Usabalen. Horrez gain, Mundarroko erregionaleko lehenengo mailako mutilek, Sanpedrotarra hartuko dute etxean, hau da, Zarkumendegin, arratsaldeko 18:15etan.

Jubenil eta kadeteetan ere partidu ugari jokatuko dira gaur. Guztira sei partidu izango dira eta haietako lau etxean jokatuko dira; bi Zarkumendegin eta beste bi Zubipen. Mundarroko jubenilen ohorezko mailakoek, gaur partidua izango dute, Zarkumendegin arratsaldeko 16:00etan hasita, eta Hernanik aldiz, Ostadarren aurka neurtu beharko ditu indarrak gaur, 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!