Mundarro eta Hernani taldeen arteko pala partidu bat jokatuko da gaur, 19:00etatik aurrera Txomiñenean. Bigarren mailakoa izango da nagusien mailan. Bestetik, Hernani 2 eta Hernani 1en artekoa ere izango da Hernaniko kiroldegian, 19:30etatik aurrera. Mutiletan, nagusien bigarren mailan Zestoan ariko dira hernaniarrak 19:00etan, Abanzuren aurka.