Kiroldegian gaur, pelota partidua

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 8a, 00:00

Gipuzkoako txapelketari dagozkion hiru partidu jokatuko dituzte gaur, senior mailan, Hernani eta Mundarroko pelotariek. Ohorezko Mailan, Usurbilen, Mundarro eta Pagazpeko bikoteek neurtuko dituzte indarrak, 20:00etatik aurrera. Ordu bete beranduago,  21:00etan, Hodei Exposito eta Markel Lizeagak Hernanin, Tartaloetxe (Zegama) klubaren aurka jokatuko dute. Zegamako bikotea partidurik galdu gabe dago. Azkenik, hirugarren mailan Xabier Apaolazak eta Mikel Lasak Villabonan jokatuko dute 19:00etan, bertako Behar Zana taldearen aurka, bikote hernaniarrak partidurik galdu gabe dago txapelketan eta horrela jarraitu nahi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!