Barrenetxea eta Zubirik Hendaian jokatuko dute gaur partidua

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 8a, 00:00

Erremontea Galarretatik irten eta Daniel Ugarte frontoian, 19:00etan, bi partidu izango dira. Aurreneko jaialdia da buruz buruko finaletik.

Erremontea Galarretatik Hendaiara joango da egun batez eta gaur Daniel Ugarte pelotalekuan jaialdi ikusgarri bat jokatuko da. 19:00etatik aurrera, momentuko erremontista onenen arteko bi partida iragarri dira.


Jardunaldiko bigarren partiduan edo partidu nagusian Ansa II eta Barrenetxea IV.ak Urriza eta Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute. Iraileko bigarren larunbatean banakakoaren finala jokatu zenetik lehen partida denez, gaurko lehiak errebantxa zapore txikia du Urriza eta Barrenetxea IV.aren artean.
Hernaniko atzelariak Ansa II.arekin batera estreinatuko du txapela. Azken hau finalerdian kanporatu zuen hernaniarrak, baina oraingoan interesak partekatzen dituzte. Aurrean, Urriza motibatua eta Aizpuru III.a izango dituzte. Ezin izan zuen banakakoa jokatu azpeitiarrak, baina sasoi betean zegoen. 40 tantoko partida parekatua espero da.


Aurretik, hasteko, Goikoetxea V-Labaka eta Zaldua II-Zubiri bikoteen arteko partiduarekin hasiko da jaialdia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!