Elur Txorik garaipen garrantzitsua lortu du Ostadarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 00:00

11-5 gailendu zen eta aurreko asteko porrotaren arantza atera eta gero seina puntu dituzte.

Gipuzkoako Taldekako Txapelketa ari dira jokatzen Ur Mia eta Elur Txori taldeak, eta pasa den asteburuan Elur Txorik 11-5 irabazi zion Lasarteko Ostadarri. Ereñotzuko Ur Miak atsedena izan zuen A multzoan. 

Hernaniko Elur Txori, berriz, Beheko B multzoan ari da eta lehenengo jardunaldian Zarautzi irabazi eta Ostadarren aurka galdu eta gero, hiru punturekin bigarren zegoen sailkatua.

Lasartearrek jardunaldi horretan 10-6 irabazi zuten, baina asteburu honetan hernaniarrak  gailendu dira: 11-5.

Horrek esan nahi du sailkapenean berdindu egin dituztela  lasartearrak sei punturekin eta gainera puntuazio hobea lortu zuten.

A multzoan Ur Miak sei puntu ditu eta Zarautz 2 taldeak ere, Ategorrieta garaitu eta gero, sei ditu, baina jardunaldi bat gehiago jokatu ondoren.

Guztira lau multzo daude, A eta B multzoak Beheko eta Goiko taldeetan. Sei jardunaldi jokatuko dira guztira eta multzo bakoitzean puntu gehien dauzkan taldeak sailkatuko dira finalera. Hortaz, lau talde ariko dira final haundian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!