Anartz Artola garaile, Aiako Mendi Lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 00:00

Anartz Artola eta Hodei Lujanbio, Aiako Lastekerketan. Argazkia: Karkara

18. izan da Jokin Uzkudun hernaniarra, 12. Zumaia Flysch Mendi lasterketan.

Urriko lehen asteburua indartsua izan da mendi lasterketetan, eta bi izan dira nagusiak: alde batetik, Aiako X. Mendi Lasterketa eta bestetik XII. Zumaia Flysch Trail mendi maratoia.

Gauzak ezin hobe joan ziren bailarako lasterkarientzat. Anartz Artola hernaniarra izan zen nagusi Aiako X. Mendi Lasterketan, 1h10:57 denborarekin. Bigarren postua, Hodei Lujanbio goizuetarrak lortu zuen, 1h:12:36 denborarekin.

XII. Zumaia Flysch Trail mendi maratoiean, 18. postua lortu zuen Jokin Uzkudun hernaniarrak. 45 kilometro egin zituen, 6h09:26 denboran. Urumea bailarako beste hainbat korrikalarik ere parte hartu zuten,  21 kilometroko mendi lasterketan. Josu Artola astigartarra, 26. postuan iritsi zen helmugara, 1h51:22 denborarekin.

Horrez gain, Jon Ander Olazabal hernaniarrak ere parte hartu zuen eta 59. postua lortu zuen, 1h:58:23 denborarekin. Azkenik, Eneka Gorrotxategi hernaniarrak 2h38:09 denborarekin, 333. postua lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!