Seniorrek porrotarekin hasi dute denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 00:00

Hernaniko jokalaria baloia jaurtitzen larunbateko partiduan.

Hernanik Pulporen aurka 25-28 galdu zuen eta Mundarroko kadete neskek ere galdu egin dute.

Hernani eta Mundarroko taldeek ez dute nahi bezala hasi denboraldia. Asteburuan garaipen bakarra lortu dute, Hernaniko kadete mutilek 27-21 Bera Beraren aurka. Beste talde guztiek galdu egin dituzte euren partiduak. Hernaniko bigarren mailako senior taldeak Pulporen aurka jokatu zuen kiroldegian eta 25-28 galdu zuten. Partidu parekatua izan zen, baina zumaiarrak agindu zuten markagailuan. 

Beste mailetan ere, emaitzak ez ziren onak izan. Kadete nesketan, Mundarrok 13-23 galdu zuen Jaujaren aurka eta Hernanik 25-16 amaitu zuen Tolosan.

Jubenil mutiletan, Hernanik 33-38 galdu zuen Elgoibarren aurka eta jubenil nesketan, Andoainen, Hernanik hamabi goleko aldearekin galdu zuen, 42-30. Aurreko lerroetan aipatu bezala garaipen bakarra mutil kadeteek lortu zuten. Infantil neskak ere erraz galdu zuten Pulporen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!