Bi garaipen garrantzitsu lortu dituzte mutilek, eta galdu egin dute neskek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 00:00

Mundarroko neskek galdu egin zuten lehenengo partidua.

Mundarroko mutilek 57-44 irabazi zuten, Hernanik Eibarren lortu zuen garaipena eta neska astigartarrek  41-67 galdu zuten Juaristiren aurka.

Bailarako hiru talde nagusiek beste jardunaldi bat jokatu zuten asteburuan. Mutilek bi garaipen lortu zituzten arren, Mundarroko neskek Zarautzen aurka galdu egin zuten ostiralean denboraldiko aurreneko partiduan, senior lehenengo mailan.

Zarauztarrak nagusi izan ziren eta presio on bati esker baloiaren zirkulazioa zaildu egin zieten astigartarrei. Honela, 41-67 irabazi zuen Juaristi Zarautzek eta lehenengo mailaren gogortasuna ikusi ahal izan zuten moreek.

Denboraldia ez da erraza izango eta hasieratik partiduan sartuta egon beharko dutela konturatu ziren. Zarauztarrek lehendabiziko laurdenean ihes egin zuten, 7-21. Ondorengo laurdenak berdinduagoak izan arren partidua erabakita zegoen.

 

Mundarrok bigarren garaipena mutiletan eta Hernani estreinatu da

Emaitza ezin hobeak lortu zituzten mutilek Gipuzkoako lehenengo mailan. Hernanik orain arte jokatutako bi partiduak galdu egin zituen, baina hirugarrengoan garaipen erosoa lortu zuen Eibarren, 48-67. Hirugarren laurdenean egin zuen ihes Hernanik 8-22ko partzialarekin. Sailkapenean arnas pixka bat hartu dute hernaniarrek.

Mundarrok aldiz, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Internacionalen aurka, 57-44 irabazi eta gero. Laurden guztiak irabazi zituen abantaila txikiarekin. Denboraldia ongi hasi dute astigartarrek, lehendabiziko partiduetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!