Prezipitazioen aldakortasuna eta ur erreserba ona, Añarben azken urtean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 3a, 00:00

Prezipitazioak % 10 murriztu arren, urtegia egoera normalean dago urte hidrologikoan, hau da 2020ko urritik 2021eko irailera.

Urte hidrologiko honetan (2020ko urritik 2021eko irailera) Añarben ohikoa baino %10 euri gutxiago egin du. Hala eta guztiz ere, urtegiaren edukiera %74,3ean dago, data hauetan bataz besteko maila baino puntu bat eta erdi beherago besterik ez (%75,8).


Urte hidrologikoak prezipitazioen aldakortasuna izan du ezaugarri, hilabete lehorrak eta euritsuak tartekatuz. Hala, urte hidrologikoaren lehen zatia (2020ko azken hiruhilekoarekin bat datorrena) ohikoa baino euritsuagoa izan zen, abenduko (373 l/m2) eta urriko (283 l/m2) prezipitazio ugariei esker azaroko (73 l/m2) euri urriak konpentsatu ziren.


Hala ere, 2021eko urtarriletik aurrera urte hidrologikoa prezipitazio gutxikoa izan da. Martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean, ohiko prezipitazioen erdia baino gutxiago erregistratu zen eta, ondorioz, urtegiaren maila ohikoa dena baino 15 puntu beherago kokatu zen.


Ekaineko prezipitazioek eta Añarbek kudeatzen dituen bi zentral hidroelektrikoek turbinatutako emariaren murrizketek gutxitu dute, neurri haundi batean, pilatutako uraren defizita, normaltzat jo daitekeen egungo egoerara iritsi arte.


Añarben neurketak hasi zirenetik, hau da 1971 urtean, euri gehien egin dituen urteak 70eko hamarkada amaierakoak eta 80ko hamarkadaren hasierakoak izan dira; lehorrenak, berriz, 1988, 1989 eta 1990. urteak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!