Gaur hasiko du liga mutil seniorren taldeak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Hernaniko mutil seniorrak, aurreko denboraldiko partidu batean.

Hernaniko kiroldegian jokatuko du, Pulporen kontra, 18:30etan. Neska kadeteetan ere, martxan jarriko dira Mundarro eta Hernani.

Aurreko asteburuan hasi zituz­ten txapelketak, bailarako lau eskubaloi taldek; eta beste hiru jarriko dira martxan, asteburu ho­netan: mutil seniorrena eta nes­­ka kadeteenak.

Gipuzkoako bigarren mailan ariko da Hernaniko mutil seniorren taldea, eta Pulporen kontra jokatuko du estreinakoa, gaur arratsaldeko 18:30etan hasita, kiroldegian. 10 talde izango dira guztira, eta 18 partidu jokatuko ditu bakoitzak.

Neska kadeteetan, berriz, tal­de bana izango dute Hernanik eta Mundarrok. Etxean ariko da talde astigartarra, Jaujaren kontra; bihar 11:00etan, kiroldegian. Hernanik, bere aldetik, Tolosan jokatuko du ligako aurrenekoa, gaur 16:00etan Usabalen, Tolosaren kontra.

Gaur jokatuko dute Hernaniko neska jubenilek ere: Leizaran izango dute kontrario, arratsaldeko 17:30etan hasita, Andoaingo kiroldegian. Mundarroko nes­ka jubenilek atseden hartuko dute asteburu honetan.

Eta bihar daukate hitzordua, Hernaniko mutil kadeteek eta jubenilek. Etxean ariko dira bi taldeak: Bera Beraren kontra jokatuko dute kadeteek, goizeko 10:15etan hasita; eta Elgoibar hartuko dute jubenilek, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!