Bigarren garaipenaren bila etxean, Mundarro

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Internacional hartuko du talde astigartarrak, gaur 18:00etan, derbia irabazi ondoren. Eibarren ariko da Hernani, 16:30etan.

Bailarako derbian hasitako bideari, segida eman nahi dio Mun­darrok, asteburu honetan, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Hernanin 55-58 nagusitu ondoren, Internacional tal­de donostiarra hartuko du Astigarragako kiroldegian, gaur arratsaldeko 18:00etan hasita. Astigartarrak bezala, partidu bat irabazi eta beste bat galduta dago Internacional, hasi berri den denboraldian. Aurreko astean lortu zuen bere aurreneko garaipena, Añorgari 40-30 irabazita, etxean.

Bestelako egoeran dago Hernani, une honetan. Derbia estua izan arren, porrota jaso zuten hernaniarrek etxean, eta ahalik eta azkarren eman nahi diote buelta kolpeari. Eta horretarako, aproposa izan daiteke gaurko partidua. Eibarren jokatuko du­te, arratsaldeko 16:30etan hasita, bertako taldearen kontra. Izan ere, partidurik irabazi gabe dago Eibar, Hernani bezala.

Mundarroko nesken taldeak, berriz, atzo iluntzean zeukan denboraldiko estreinako partidua: Zarautz hartu zuen Astigarragako kiroldegian, Gipuzkoako lehenengo maila hasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!