Basque Culinary Center, Elikagaien Bankuaren Bilketa Handiaren irudi

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 30a, 00:00

Bilketa azaroaren 19tik 25ra izango da, eta helburua da azken urteotako bilketen emaitza onak berdintzea edo hobetzea.

Basque Culinary Center izango da Gipuzkoako Elikagaien Bankuak urtero egiten duen Elikagaien Bilketa Handiaren (EBH) aurtengo irudia. «Gastronomiak hainbat proposamen eskaintzen ditu egungo erronkei aurre egiteko, eta horietako bat da, hain zuzen, elikagaiak berraprobetxatzea, gizarte osoarentzako ongizatea eta garapen jasangarria lortzeko», adierazi zuen Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko Zuzendari hernaniarrak.

Horrekin batera, Elikagaien Bilketa Haundia  aurten azaroaren 19tik 25ra izango da; helburua da azken urteotako bilketetan lortutako emaitza onak berdintzea edo gainditzea denen laguntzarekin.

Horretarako, kanpaina bat antolatuko da, eta, bertan, aktiboki hartuko dute parte Basque Culinary Centerrek eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, baita azken hori osatzen duten eragileek ere; ikasleak, langileak eta boluntarioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!