Hernaniko hainbat pelotarik, gaur ere partiduak jokatuko dituzte. Kadete mailan, Zabala eta Urdangarin ariko dira, Beasainen, arratsaldeko 19:00etan. Manterola eta Alegria jubenilek, aretxabaletatarrak izango dituzte aurkari gaurkoan, 19:30etan, Aretxabaletan. Nagusietan, Expositok eta Lizeagak, Mundarroko bikote baten aurka neurtuko dituzte indarrak, gaur arratsaldeko 20:00etan hasita, etxean jokatuta. Aldiz Cisneros eta Berasartek, Getarian jokatuko dute Gure Txerukoen aurka, 19:30etan.