Iñaki Arregi ikerketa beka, UEMAk

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 23a, 00:00

6.000 euroko bi sari banatuko dira. Zabalik dago, azaroaren 1a arte, eskaerak eta egitasmoaren laginak aurkezteko epea.

Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia deitu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA). Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute, eta helburua da «udalerri euskaldunen garapena aztertzea, ikerketa sustatzea eta euskal soziolinguistikaren gaineko ezagutza areagotzea».

 

6.000 euroko bi sari

Norbanakoek edota ikerketa egiteko sortutako lantaldeek parte hartu dezakete, eta bi lan sari banatuko dira, bakoitza 6.000 eurokoa. Proposamenak bidaltzeko azken eguna azaroaren 1a izango da, eta epaimahaiak azaroaren 17rako jakinaraziko ditu diruz lagundutako ikerketa lanak zeintzuk izango diren.

Lanak aurkezteko eskaera orria eskuragai dago UEMAren webgunean: www.uema.eus. Horrez gain, informazio gehiago behar izanez gero, webgune horretan argitu daitezke zalantza guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!