AEKri, babesa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 23a, 00:00

AEKri bultzada eta babesa emateko asmotan, gaur, Hernaniko hainbat txokotan izango dira euskaltegiko ordezkariak, eta argazkia aterako dute bertaratzen diren herritarrekin. 12:00etan hasiko dute buelta, Plazan. Gero, Berriak Elkartera, Laubidietara eta azokara joango dira. Eta arratsaldean, AEKn jarri dute hitzordua, 18:00etan. Bihar, astigartarren txanda izango da. 16:30etan izango da lehen geldialdia, ikastolako patioan. Jarraian, Erriberara mugituko dute txokoa, 17:30etan; eta, amaitzeko, Joseba Barandiaran eta Sagardo plazetan izango dira, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!