Quebrantahuesos zikloturista martxan, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 18a, 13:04
Urumea bailarako zenbait herritar bertaratu dira lasterketa ikustera.

Txirrindularien artean daude, besteak beste, Ander Landaberea eta Iñigo Esnaola hernaniarrak. 

Txirrindularitzaren maitaleek egun berezia dute gaurkoa. Quebrantahuesos zikloturista martxan da dagoeneko, 200 kilometroko lasterketa. Goizeko 08:00etan ekin diote bideari, eta Urumea bailarako hainbat herritarrek hartu dute parte.

6.000 txirrindularitatik 1.788 atera dira
Tximistek eta ekaitzek esnatu dituzte Pirineoak, eta eguraldi txarra medio, 6.000 txirrindularitatik soilik 1.788 atera dira. Horien artean daude, besteak beste, Ander Landaberea eta Iñigo Esnaola hernaniarrak. Sabiñanigon hasi dute lasterketa, eta 8 orduko ibilbidea dute aurretik, gutxi gorabehera, Sabiñanigoko helmugara heltzeko. Zikloturista exijentea zein gozagarria da, izan ere, denera, 4 portu igo beharko dituzte (Somport, Marieblanc, Portalet eta Hoz de Jaca).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!