Lagunarteko partidu ugari, bailarako taldeek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 18a, 00:00

Triangularra jokatuko dute neska kadeteek, Astigarragako kiroldegian, gaur arratsaldean: Hernani, Mundarro eta Ereintza.

Lanean ari dira Urumea bailarako eskubaloi taldeak, eta oraindik txapelketak hasi ez badituzte ere, lagunarteko makina bat partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, motorrak berotzen hasteko.­ Astigarragako kiroldegian, esaterako, neska kadeteen triangularra izango da gaur arratsaldean: Mundarrok, Hernanik eta Ereintzak jokatuko dute, 16:00etan hasita.

Hori baino lehen, beste partidu bat ere izango dute Hernaniko neska kadeteek, 10:20etan Hernaniko kiroldegian, Leizaranen kontra.

Hernaniko mutil kadeteek jokatuko dute segidan, 11:50etan kiroldegian, Bera Beraren kontra; eta Urnietan ariko dira bi­har, 10:00etan hasita, bertako taldearen kontra.

Gainerako kategorietan ere izango dituzte partiduak, Hernaniko eskubaloi taldeek. Neska infantilek Orion jokatuko dute, gaur 16:00etan, Oriokoren kontra.

Neska jubenilek, bere aldetik, Ereintza hartuko dute Hernaniko kiroldegian, gaur arratsaldeko 17:00etan. Eta etxean ariko dira mutil seniorrak ere, Mun­ttarperen kontra, gaur 18:45etan.

Eta mutil jubenilek, azkenik, Urnietan jokatuko dute bihar, eguerdiko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!