Euskaltegiei babesa emateko 'bizidekarra' igaroko da bailaratik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 16a, 00:00
Bost geldialdi egingo ditu Hernaniko bizidekarrak, herrian barrena.

Irailaren 23an, Hernanin AEK euskaltegiko 'bizidekarra'ren bisita izango dute herritarrek, eta hainbat geldialdi egingo ditu. Astigarragatik hurrengo egunean igaroko da. 

Buru-belarri dabiltza Urumea bailarako AEK Euskaltegiak, aurrematrikulazio kanpainarekin. Eta hori kontutan izanik, AEKren irudirako, bizidekarra sortu dute. Hori horrela, matrikulazio kanpainak iraun bitartean, Euskal Herri osoan zehar ibiliko da bizidekarra. Urumea bailaratik datorren astean pasako da bizidekarra, eta hainbat hitzordu jarri dituzte, bizidekarrra kalera atera eta ikusgarritasuna emate aldera.

Hernanitik, irailaren 23an igaroko da, eta bost lekutan egingo du geldialdia herrian: eguerdiko 12:00etan, udaletxeko plazan; 12:30etan, Berria elkartearen aurrean; 13:00etan, Langile ikastolan (Laubidieta); 13:30etan, azokan; eta azkenik, arratsaldeko 18:00etan, AEK euskaltegian (Larramendi kalea).

Astigarragatik, berriz, hurrengo egunean igaroko da bizidekarra, hilaren 24an; eta hiru geldialdi egingo ditu: lehena arratsaldeko 16:30etan izango da, ikastolako patioan; ondoren, 17:30etan, Erribera plazan; eta bukatzeko, azkeneko geldialdiak Joseba Barandiaran eta Sagardo plazetan izango dira, arratsaldeko 18:30ak aldera.

Herritarrei bertaratzeko deia luzatu nahi izan diete: «uste du­gu herria euskalduntzeko prozesuan zeuek ere gure bidelagunak zaretela, eta beraz, bizidekarrean argazkia ateratzera animatzen zaituztegu, horren isla izan dadin. Ondoren, gure asmoa da argazki guzti hauek zabaltzea».

AEK euskaltegien asmoa da, euskaltegiei eta euskerari babesa ematea: «egundoko poza hartuko genuke argazkia ateratzera etorriko bazinate», azaldu dute bailarako AEK euskaltegiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!