Beuntzan eginen du geldialdia etzi, Mendialdeko Azokak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 16a, 00:00
Pasa den urtean, Goizuetan egin zen Mendialdeko Azoka. Argazkia: Felix Loiarte

Makina bat postu izanen dira bertan: elikagaien postuak batetik, eta artisautzarekin lotutakoak bestetik.

Mendialdeko hainbat herritara iritsi da Mendialdeko Azoka Ibiltaria, martxan jarri zutenetik; besteak beste, Goizuetan ere izan da. Eta oraingoan, Beuntzan eginen du geldialdia. Etzi izanen da hori. Goizeko 10:30etarako prest egonen dira postuak, eta eguerdiko 14:00ak arte izanen dute aukera herritarrek bertaratzeko.

Makina bat postu izango dira bertan: elikagaien postuak batetik, eta artisautzarekin lotutakoak bestetik. Azokaz gain, goizeko 09:30etan mendi irteera ere antolatu dute, eta epaiz egur mozketaren erakustaldia ere eskainiko da. Eta azokan bertan, izanen dira haurrentzako herri kirolak (12:00), Zurgai elkartearen trontza eta aizkora erakustaldia (12:30), eta Aralar Musika Eskolaren emanaldiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!