Sei garaipen goizuetarrek, Mendialdekoa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Ostiralean eta larunbatean jokatu zituzten, Mendialdeko Buruz Burukoaren aurreneko partiduak, 12 goizuetarrek. 

Asteburuan hasi dute Mendialdeko Buruz Buruko Txapelketa, 12 esku pelotari goizuetarrek. Eta horietatik erdiek lortu zuten garaipena, estreinakoan.
Ostiral arratsaldean jokatu ziren bost partidu, Goizuetan: nesketan, Araitz Legarretak garaipena lortu zuen, Aurrerako Lekuonaren kontra (18-0); seinetan, L.Elizegik irabazi zion Oier Zabalari (18-10), eta H.Aranberrik M.Segesi (18-16); kimuetan, Mattin Garmendiak irabazi egin zion Larraungo Lekuonari (18-15); eta kadeteetan, garaipena lortu zuen Oihan Legarretak ere, Larraungo Astizen kontra (18-11). Ostiralean bertan, Leitzan jo­katu zuen Beñat Narbarte goizuetarrak, eta 18-7 irabazi zion Aurrerako Alkortari, seinetan.


Eta larunbat goizean izan zituzten beste hiru partiduak, Goizuetan: seinetan, galdu egin zuen Josu Larinek, Aurrerako Andiarenaren kontra (12-18); ki­muetan, galdu egin zuen Mikel Zurutuzak ere, Aurrerako Za­ba­letaren kontra (12-18); eta gazteetan ere, porrota jaso zuen Egoitz Elizegik, Aurrerako Mateorenaren kontra (17-18).

Aste honetan hasiko da Gipuzkoako binakakoa
Hernaniko eta Astigarragako es­ku pelotariek, berriz, aste honetan hasiko dute Gipuzkoako Txapelketa, binaka. CD Hernani, zehazki, 11 talderekin ariko da eskuz: nagusietan sei, jubeniletan hiru, eta kadeteetan bi. Lapkek eta Tolosak bakarrik izango dituzte Hernanik baino talde gehiago, txapelketan. «Eta horri gehitzen badizkiogu palako atalean inskribatutako zazpi taldeak, Gipuzkoako Txapelketan partehartzaile gehien dituen taldea da CD Hernani», nabarmendu dute: «pelotak osasun ona du gure herrian; zaleak frontoiara bueltatzea besterik ez da falta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!