Matrikulazio epea AEKn, hilaren 24ra arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 13a, 00:00

Aintzane Barandiaran Astigarragako zinegotzia (erdian), AEKko irakasleekin.

Bulegoko ordutegian egin daiteke, Hernanin zein Astigarragan.

Zabalik dago matrikulazio kanpaina, Astigarragako eta Hernaniko AEK euskaltegietan, hilaren 24ra arte. Bietan, bulegoan egin daiteke matrikula, eta honakoa da ordutegia, irailean: astelehen eta asteazkenetan goizez, 09:00etatik 13:00etara; eta aste­arte eta ostegunetan arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.

Bestalde, Astigarragako AEKk nabarmendu du, Astigarragako Udalak bere babesa azaldu diola ikasturte berriaren atarian, Aintzane Barandiaran euskera zinegotziaren eskutik. Horrela, herritarrek aukera izango dute «euskaltegian beraien euskera maila hobetzeko, euskera ikasteko edo alfabetatzeko, eta Udalak diruz lagunduko ditu ikastaroak», nabarmendu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!