Kontxako Badiako trabesia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 11a, 00:00

Easo Klubak eta Nautiko SS Klubak antolatuta, Kontxako Badiako 77garren trabesia izango da gaur, eta Enaitz Goñik hartuko du parte igerialdian. Nagusietan arituko da hernaniarra, eta 11:45etan hasiko dute proba, Nautikotik. 2.200 metroko trabesia bete beharko dute, eta Enaitz faboritoetako bat da, Adnan Mustafic bosniarrarekin batera. Infantilek, berriz, 11:00etan dute hitzordua.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!